Gaur 08:20ak aldera istripua egon da Amurrion, A-625 errepidean, Bilboko norabidean. Zehazki, Saratxon gertatu da ezbeharra, auto batek eta motor batek talka egin dutenean.
Aiarako Suhiltzaileek azaldu dutenez, motorrak autoaren atzeko aldearen kontra jo du eta gidaria lurrera erori da.
Kolpearen ondorioz, motorraren gidaria Galdakaoko ospitalera eraman behar izan dutela azaldu du Ertzaintzak. Larrialdi zerbitzuen aburuz, ez zuen lesio larririk, baina mina hartu du.
Une hauetan garbiketa lanak egiten ari dira, bidea guztiz erabilgarri uzteko berriro.