Larrialdi zerbitzuek esku hartu behar izan dute gaur eguerdian Amurrioko Landaburu kalean. Antza, 11:00k aldera furgoneta batek kolpe handia eman dio auto bati.

Bi ibilgailuak izan dira kaltetuak, furgoneta bereziki. Larrialdi zerbitzuek jasotako bertsioaren arabera, furgonetaren gidariak konortea galdu du eta horregatik joan da aparkaturik zegoen autoaren kontra.

Talkaren ondorioz, osasun langileek artatu behar izan dute gidaria eta ospitalera eraman. Bitartean, Aiarako Suhiltzaileek errepidea garbitu dute -antza ibilgailuen hainbat zati zeuden- eta autoen bateriak desgaitu dituzte, arriskuak ekiditeko.
