Espainiako Txapelketetan parte hartu du Aresketa Klubak

Txabi Alvarado Bañares 2021ko uzt. 22a, 08:46

Aroa Elejalde eta Jon Rivera Valladoliedeko eta Valentziako norgehiagoketan aritu dira, hurrenez hurren. 

Espainiako Gimnasia Erritmikoko txapelketetan parte hartu dute Amurrioko Aresketa Klubeko kideek. 

Iragan ekainaren 27an Valladoliden egon ziren. Aroa Elejalde amurrioarrak ariketa egin zuen bertan, mazen kategorian. 

Jon Rivera laudiorrak, bere aldetik, Valentzian egin zuen norgehiagoka, iragan igandean. 6. postua erdietsi zuen sailkapen orokorrean, eta 4. postua mazen kategorian.

“Klubarentzat ohorea da gure gimnastak Espainiako Gimnasia Erritmikoko Gizoenzkoen Txapelketan parte hartzea”, adierazi dute taldeko kideek. Zehaztu dutenez, 74 kirolarik hartu zuten parte lehiaketan, Eneko Lambea tartean (Leioako Sakoneta taldeko kidea eta 5 aldiz txapelduna izan dena). 

Hurrengo ikasturteari begira

Elejalde eta Riverak klubean entrenatzen jarraituko dute, hurrengo denboraldiari prestatzeari begira. Entrenamenduek “COVID-19aren aurkako murrizketengatik baldintzatuta” jarraitzen dute, klubeko kideek azaldu dutenez, baina kirolariek “pasio eta dedikazio berdinarekin” jarduten jarraitzen dute. 

Matrikulazio epea irekita

Bukatzeko, klubeko kideek gogorarazi dute matrikulazio epea irekita jarraitzen duela “gimnasia erritmikoa ezagutu nahi duen 5 urtetik gorako edonorentzat”. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide