Dozenaka kirolarik parte hartu dute Oinkariak taldeak antolatutako “Eutsi Aiaraldea!!” udako erronkan. Tubacexeko langileen erresistentzia kutxarako dirua biltzea izan da egitasmoaren xedea. Atzo entregatu zuten antolatzaileek diru guztia Amurrioko piketean:
Gozamen bat, jaso izan garen modua, eta gozamen bat ere, gure bizitzako une batean denoi eragin diezagukeen kausa honetan dirua ematea.
— oinkariak amurrio (@oinkariak) July 23, 2021
Eskerrik asko eta segi borrokan!! pic.twitter.com/380SRh0yIb
Oinkariak taldeko kideek positiboki baloratu dute ekimenak izandako harrera. Dozenaka korrikalarik parte hartu dute erronkan. Parte hartzaileek 3 itzuli eman behar izan zizkioten Reforren kokatutako zirkuituari (nahi zuten unean), orotara 5 kilometroko ibilbidea osatuta. Denbora Strava aplikazioaren bidez neurtu behar zuten, antolakuntzari bidaltzeko gero. Modu horretan osatu dute sailkapena. Gizonezkoen artean Josu Apraiz gailendu da eta Irati Luzuriaga, aldiz, emakumeen artean.
Azkenean.
— oinkariak amurrio (@oinkariak) July 22, 2021
Hemen aurkezten dizuegu EUTSI AIARALDEA!! OINKARIAK UDAKO ERRONKAren sailkapen ofiziala.
Hasiera batean ezan genuen bezala, bi kategorietako lehen hirurek saria dute.
Datorren astean banatuko ditugu sariak eta garaikurrak. pic.twitter.com/LW462fdQPn
Datorren astean egingo dute sari banaketa.
Argazkiak: Oinkariak taldea eta Tubacexeko langileak