Gaur 177 egun bete dituzte Tubacexeko langileek greban, eta eurei “errespetua eta babesa” adieraztea izan da koalizioko kideen asmoa.
Beharginen gaineko presioa areagotu nahi izatea leporatu diete Eusko Jaurlaritzari eta Arabako Foru Aldundiari, bi erakunde horietako ordezkariek azken egunetan eginiko adierazpenengatik eta Ertzaintzak piketeetan izandako jarreragatik.
Zentzu horretan, soluzioa zuzendaritzaren esku dagoela nabarmendu dute EH Bilduko kideek. “Kaleratutako langileak berronartu eta Gizarte Segurantzan alta ematea da, Auzitegi Gorenari errekurtsoa kentzearekin batera, aukera bakarra”, adierazi du Matutek.
Argazkiak: EH Bildu