Aurrekontuan gastatu gabe geratu diren 236.000 euroak Zabaleko eraberritzera bideratzea eskatu du EH Bilduk

Erredakzioa 2021ko abu. 7a, 21:06

Zabaleko Ikastetxea, artxibo irudi batean. / Aiaraldea.eus

Aurrekontu akordioan hartutako konpromisoak urratzea leporatu dio opozisioko taldeak udal gobernuari. 

“EAJren Amurrioko Udal Gobernuak ez du bete ekitaldi honetarako sinatutako aurrekontu akordioa”. Hala salatu du EH Bilduk prensa ohar baten bidez. Opozisioko taldeak zehaztu duenez, akordio horren arabera, uztailean adostuko zen “urteko lehen hilbateetan kontsumitu gabeko kredituaren erabilera”. Mariano Alava zinegotziak adierazi du “iruzurtuta” sentitzen direla, udalak uko egin diolako hartutako konpromisoak betetzeari, “hala nola Udal Erregelamendu Organiko bat edo udaltzaingoaren funtzionamendurako araudi bat sortzea”. 

Hori esanda, eskaera bat luzatu dio koalizioak udal gobernuari: aurrekontuan gastatu gabe geratu diren 236.000 euroak Zabaleko Eskolako azpiegiturak hobetzera bideratzea: frontoia bainugelez eta aldagelez hornitzeko, hezetasun-arazoei irtenbidea emateko, patioko zoladura konpontzeko, sistema elektrikoa berrikusteko edo 30 urte baino gehiago dituen galdara ordezkatzeko. "Ez da nahikoa pankarta baten atzean jarri eta erantzukizunak saihestea. Argi geratu da, nahiz eta baliabideak izan, Amurrioko EAJren lehentasunen artean ez dagoela Zabalekoren biziraupena bermatzea", salatu du EH Bilduk. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide