Amurrioko bizilagun batek bizia galdu du astelehenean -abuztuak 9- Candanchú (Huesca) inguruan izango istripu baten ondorioz. 69 urteko gizonezkoa 100 metroko altueratik erori egin zen, eta lesio larriak eragin zizkion horrek.
Larrialdi-zerbitzuek 19:00etan jaso zuten abisua. Jakinarazi dutenez, erreskate zaila izan zen, zauritua ingurune aldapatsu batean aurkitzen baitzen. Amurrioarra helikopteroz eraman zuten Zaragozako ospitale batera, eta asteartean -abuztuak 10- zendu zen bertan.