Aiara Dantza Taldeak jende ugari bildu zuen Juan Urrutia plazan eginiko emanaldian. Adin guztietako dantzariak aritu ziren jendaurrean.
Amurrioko Txirrindulari Elkarteak, aldiz, abuztuaren 15ean urtero antolatu ohi duen lasterketa egin zuen. Yazine Hamza gailendu zen proban.
Jai Herrikoien Aldeko Batzordeko kideek, euren aldetik, bi jarduera antolatu zituzten: errepresaliatuen aldeko mobilizazioa egin zuten eguerdian eta bertso saioa, aldiz, arratsaldean.
Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte