Amurrioko Udalak, urtero bezala, Musika eta Herri Musika Eskolan, Arte Eskolan eta Dantza Eskolan matrikulatzeko epea ireki du.
Aipatzekoa da helduentzako bi proposamen berri daudela: argazkigintza tailerra eta harri-eskultura tailerra. Bestalde, ohiko plana jarraituko da Herri Musika eta Dantza Eskoletan.
Izen-emateari dagokionez, irailaren 17an itxiko da Juan Aranoa Udal Eskola Artistikoan egingo diren ekintzetan matrikulatzeko epea. Herri Musika Eskolan izena emateko epea, ordea, irailaren 10era arte egongo da irekita.
Nola matrikulatu?
- Aurretik aipatutako bi tailerretan parte hartzeko matrikula Kultur Etxean egin daiteke aurrez aurre, edo online, kulturetxea@amurrio.eus helbide elektronikora izen-emate orria sinatuta bidalita.
- Dantza Eskolari dagokionez, inskripzioa aurrez-aurre zein online egiteko aukera dago, Amurrioko Udaleko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan.
Ordutegien, taldeen eta prezioen inguruko informazioa behean erantsitako dokumentuetan ageri da.
