Uda amaiera gertu dago, eta Amurrioko Udalak 'Udako Kultur tantak-Cultura a pie de calle' programa proposatu du, honen bukaera animatzeko. Prentsa ohar batean adierazi dutenez, “jarduera guztiak osasun-agintariek ezarritako neurriak eta gomendioak errespetatuz gauzatuko dira, eta neurri berriak hartuz gero, aurreikusitako jarduera bakoitza egokitu egingo da”. Honela, gehiegizko edukiera egongo da ekintza bakoitzean, eta jendea eserita egon beharko da.
Hona hemen iraileko ekintzen programazioa:
Irailak 7, 8, 14 eta 15
- Txotxongilo tailerra, 6 eta 12 urte bitarteko umeentzat
- San Anton Plazan, 17:00etatik 19:00etara.
Irailak 17
- 'The sorry string bad' bluegrass, blues, folk rock eta country rock kontzertua.
- Parkean, 20:00etan.
Irailak 19
- 'Ez da kasualitatea' bertso saioa, Miren Amuriza, Oihana Bartra eta Uxue Alberdiren eskutik.
- San Anton Plazan, 19:00etan.
Irailak 24
- 'Dr. Maha's miracle tonic', swing, Rythm & Blues eta Mambo erritmoen kontzertua.
- Parkean, 20:00etan.
Informazio gehiago eskura nahi izatekotan, deitu ezazu Maite González Bilbaoren telefonora (679 933 356) edo idatzi ezazu prentsa@amurrio.org helbide elektronikora.