Amurrioko Udalak Amurrio Hiribildua 2021 lehiaketa artistikoa deitu du, eta saritan 6.500 euro banatuko ditu. Lanak irailaren lehenengo bi asteetan jasoko dira La Casona udal erakusketa aretoan, 1etik 16ra, 10:00etatik 14:00etara, astelehenetan izan ezik. Sari-banaketa irailaren 30ean izango da, 19:00etan, erakusketaren inaugurazioarekin bat eginez.
Parte-hartzaile bakoitzak bi lan berri eta original aurkeztu ahal izango ditu, lehiaketa batean sarituak izan ez direnak, eta teknika eta gai librekoak izan daitezkeenak. Lanen neurriei dagokienez, dimentsio biko artelanak ez dira 150 x 150 zentimetro baino handiagoak izango, eta obra tridimensionalek, berriz, ezin izango dituzte 100 zentimetroak gainditu.
Artelanak aukeratzeaz eta sariak emateaz arduratuko den epaimahaia arte, kultura eta kritika munduko pertsona adituek osatuko dute. Honela banatuko dira aurretik aipatutako 6.500 euroak:
- Lehen saria: 4.000 euro
- Bigarren saria: 1.500 euro
Gainera, Amurrioko parte-hartzaileen artean 1000 euro banatuko dira.
Ekintza honetan nahi duen artista orok hartu dezake parte. Izena emateko orri bat baino ez da bete behar, jarraian erantsi dugun dokumentuaren bukaeran ageri dena.
Erakusketa
Aukeratutako artelan guztiekin erakusketa bat egingo da La Casonan, irailaren 30etik urriaren 28ra bitartean.
Lehiaketaren oinarri eta baldintza guztiak eta izen-emate orria behean erantsitako dokumentuan daude eskuragarri.