Laia Eskolak, Arabako Emakumeen Jabekuntza eta Berdintasunerako Eskolak, bost urte bete ditu, eta hori ospatzeko elkarrizketa mahai bat antolatuko du irailaren 11n. Amurrioko Antzokian egingo da, 11:30etatik aurrera.
Ramiro Gonzalez ahaldun nagusia eta Encina Castresana Aiarako Kuadrillako presidentea arduratuko dira ongietorria egiteaz. Bertan parte hartuko dute baita ere Begoña Etayok (aktibista feminista eta 'La hora violeta' irakurketa kluben koordinatzailea), Maria Carmen Rodríguezek (Gaubeako mediku eta 'Laukia-Mujeres en acción' elkarteko ordezkaria) eta Paula Fernandezek (sare sozialetako 'body positive' aktibistak) hartuko dute parte.
Horrez gain, rap feminista ikuskizuna egongo da. Hitzordua 13:00etatik 14:00etara izango da, Juan Urrutia parkean. Bertaratu nahi duen orok izena eman beharko du esteka honetan. Gaur izango da horretarako azken eguna.
Bestalde, autobus zerbitzua egongo da, eta gurasoek haurtzaindegi zerbitzua euren eskura izango dute. Zeinu interpretatzaile bat ere egongo da topaketan.