Egun berezia berreskuratu du Amurriok aurten, Artzain Eguna, alegia. 2021ekoa XXVII. edizioa izango da, eta sektoreari bultzada emateko egongo da bereziki pentsatuta.
Dena dela, programazioa osasun agintariek ezarritako segurtasun neurrietara egokitu da eta, beraz, ez dira ohiko jarduera gastronomikoak egingo, dastatzeak eta gazta lehiaketa, besteak beste. Gainera, antolatutako ardien ile mozketa, artzain-txakur edo dantza erakustaldiak, edukiera kontrolatuta eta segurtasun-tartea gordeta egingo dira, eta bertaratzen direnek eserita egon beharko dute.
Ohitura denez, Artzain Egunaren aurretik, irailaren 18an, larunbatean, 12:00etan XVII. Kanpai kontzertua egingo da.
Halaber, igandean, 11:30ean, ongi etorria egingo zaie aurten omendutako artzainei: Ziorregiko Loli Abin Guaresti (Inoso), Jose Manuel Bilbao Elorza (Altube), Nieves Martínez de Albeniz Ubago eta Angel Mª Saez de Zuazaola Martinez de Lizarduy (Araia).
Hona hemen XXVII. Artzain Eguneko programazio osoa:
Latxa arrazako ardi-aziendaren probintziarteko XXVII. lehiaketa
10:00etatik 14:30era, parkean:
- Esne-ekoizpeneko Arabako aurpegi beltzeko eta aurpegi argiko artalderik onenen erakusketa.
- Eskualdeko esne-kontroleko ardirik onenen erakusketa.
- Sasi ardi arrazako, Euskal Herriko Babes Bereziko arraza autoktonoko, ardien erakusketa.
Idiazabal J.D. artzain gaztaren XIV lehiaketa: Ruperto Casanueva Memoriala
10:00etatik 14:30era, Juan Urrutia Plazan.
Etxeko produktuen salmenta eta erakusketa
10:00etatik 14:30era, San Anton Plazan.
Argazki eta etnografia erakusketa
10:00etatik 14:30era, Guk Pasealekuan.
Ongi etorria artzain omenduei
11:30ean, Juan de Urrutia Plazan.
Gaztagintza erakusketa
12:00etatik 12:30era, Juan de Urrutia Plazan.
Mozte-proba tradizionalaren eta zeelandaberritarraren erakusketa
12:30etik 13:30era, udal parkean.
Omenaldia Arabako artzainari
13:30ean, Juan de Urrutia plazan.
Sari-banaketa
13:30ean, Juan de Urrutia Plazan.
Artzain txakurren XXII. erakustaldia, Justo Furundarena memoriala
18:00etan, Picaza Zelaiaren aurrean, Udal Igerilekuen ondoan.