Oier Aldama txirrindulariak lortu du lehen postua atzo Baranbion lehiatutako Andra Mari Txiki Sarian. Electroalavesa Zuia BSafe taldeko kirolaria izan zen Garrastatxuko metara igotzen lehena, ibilbidea 3 ordu eta 26 minututan osatuta. Modu horretan, Arabako txapeldun izendatu da gaztea, 23 urtetik beherakoen kategorian, eta Mendiko Saria ere eskuratu du.
Hemen ikusi daitezke sailkapenak:



Argazkiak: Txerra Molinuevo eta Electroalavesa Zuia BSafe