Euskarabide egitasmoa abiatu du Amurrioko Udalak. Planteamendu sinple bezain erakargarria du ekimenak: 14 urtetik gorakoentzako multiabentura irteerak antolatzea, euren artean euskararen erabilera sustatzeko. Larunbatean egin zuten lehen irteera, Lekeitioko Karraspio hondartzara. Paddle surfa praktikatzeko aukera izan zuten bertan gazteek.
Datozen bost asteburuetan ere antzeko jarduerak egingo dira, larunbatero, urriaren 16ra arte. Larunbat honetan -irailak 18- Laidara egingo dute irteera, Urdaibaiko jeitsiera egiteko. Izen ematea bihar -irailak 14- gauera arte egongo da zabalik. Inskripzioa doakoa da, baina Amurrion erroldatutako gazteen lehentasuna izango dute. Parte hartzeko emaila bidali baino ez da egin behar euskara@amurrio.eus helbidera, izen-abizenak, NAN zenbakia, helbide elektronikoa eta adina adierazita.
Egitasmoa Arabako Foru Aldundiaren babesari esker antolatu du Euskara Zerbitzuak. Informazio gehiago @Euskarabide Instagram kontuan topa liteke.
Argazkiak: Amurrioko Udala