Entrenamenduei ekingo die berriz ere Nerbioi Errugbi Elkarteak, eta irailaren 22an hasi nahi ditu saioak Amurrioko Refor kirolgunean. Duela 10 urte eskualdeko errugbizale batzuen ekimenez sortu zen elkartea, eta urtez urte kirol honen filosofia eskualdean hedatzea izan du helburu nagusia.
Inskripzio fitxak zabalik daude dagoeneko. Aurtengo ikasturtean 2008 eta 2014 urteen bitartean jaiotakoek izango dute entrenamenduetan parte hartzeko aukera. Telefono zenbaki bat jarri dute eskuragarri izena eman edota informazio gehiago jaso nahi duen ororentzat: 655 708 812. Gainera, urriaren 31ra arte luzatuko dute doako froga egiteko aukera.
"Momentu hau paregabea izan liteke zelaian zein zelaitik kanpo balore asko dituen kirol bat ezagutzeko" adierazi dute elkarteko kideek. Beste batzuen artean, errespetua, laguntasuna eta esfortzua zerrendatu dituzte errugbiaren oinarri bezala.