ARGAZKI GALERIA

Amurriora martxa egin dute Tubacexeko langileek greba mugagabearen 219. egunean

Aimar Gutierrez Bidarte 2021ko ira. 17a, 13:33

Amurrioko piketetik udaletxera martxa egin dute Tubacexeko grebalariek, Enpresa Batzordea zuzendaritza taldearekin batzartu bitartean. Kaleratzeen aurkako greba mugagabeak 219 egun bete ditu gaur.

Tubacexeko langileek otsailean abiatutako greba mugagabeak 219 egun bete ditu gaur. Mobilizatzen eta borrokan jarraitzen dutela aldarrikatzeko, Amurrioko piketetik martxan abiatu dira grebalariak, Amurrioko Udaletxeraino.

Bien bitartean, enpresa batzordea zuzendaritza taldearekin batzartu da eguerdian, eta une honetan bilduta jarraitzen dute bi aldeek. Jaurlaritzako Enplegu Sailarekin asteazkenean izandako bileran bertan zehaztu zuten gaurko hitzordua, lan gatazkari aterabidea ematea helburu.

Identifikazioak piketean

Ertzaintzak 14 grebalari identifikatu ditu atzo eta gaur artean. Gaurkoan Tubacexeko Amurrioko lantegiaren ondoan dagoen Iñarratxu tren geltokian identifikatu ditu langileak poliziak. Horrela salatu du sare sozialetan Sortu Aiaraldeak:

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide