46 urte igaro dira gaur Espainiako Erregimen Frankistak Txiki eta Otaegi ETAko militanteak, FRAP antolakundeko beste hiru kiderekin batera, fusilatuta erail zituenetik. Urteurrenaren bezperan ekitaldi politikoa burutu zuen Aiaraldeko Ezker Abertzaleak Amurrioko parkean.
"Euskal Herriaren aldeko borrokan bizia eman zutenak" ekarri zituzten gogora, eta haien borrokak gaur egun ere bizirik jarraitzen duela aldarrikatu zuten. Bide horretan aurrera jarraitzeko deia luzatu zieten Amurrion elkartutako dozenaka lagunei: "Euskal Herri independiente, sozialista, feminista eta euskalduna lortu arte".
Borrokan eraikiko dugu memoria pic.twitter.com/l8SGgzHFq8
— Sortu Aiaraldea (@SortuAiaraldea) September 26, 2021