Nilofar Bayat aulki gurpilduneko Afganistango saskibaloi taldeko kapitainak debuta egingo du Bilboko Bidaideak BSR taldearekin larunbatean Amurrion. Horrela adierazi du klubak hedabideetan.
Aurrean Fundación Vital Zuzenak taldea izango du. 12:00etan hasiko da norgehiagoka.
Kirolariak dei publikoa zabaldu zuen talibanek bere herrialdea hartu zutenean, arriskuan ikusten baitzuen bere burua. Antonio Pampliega kazetariak laguntza deia zabaldu ondoren, Espainiar Gobernuak aukera eman zion kirolaren esparruan hobetzen jarraitzeko.
Bayatek Bilboko Bidaideak kluba hautatu zuen jokatzeko eta Bizkaiko hiriburuan bizi da orain bere senarrarekin.