2021/10/29 18:00

Haurrentzako jarduera

Arimen gaua: beldurrezko labirintoa

Arimen gaua: beldurrezko labirintoa
Faktoria, Laudio

12 - 16 urte bitarteko gazteei bideratutako ekintza. Xanduli manduli, kikirriki…  Faktoria beldurraren etxea bilakatuko dugu. Kandelak piztuta parte hartzaileek handik ateratzeko modua topatu beharko dute, bidean hamaika sorpresa, susto, oihu  eta kalabaza. Gauak duen arima ez da beti berdina, zuk erabaki sari edo ziria!

DATA: urriak 29, barikua

ORDUTEGIA: 18:00etatik 20:00etara 

PREZIOA: doakoa

IZEN- EMATEKO EPEA: irailak 16tik urriak 24ra arte

* Leku mugatuak

HARREMANETARAKO: 722 22 75 32 (Julene) – hezkuntza@aiaraldea.eus

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide