Gurasoleku egitasmoa aurkeztu du Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak Amurrioko eragile eta ikastetxeekin elkarlanean

Aimar Gutierrez Bidarte 2021ko urr. 1a, 06:00

Eragile eta ikastetxeen arteko elkarlanetik abiatuta, Gurasoleku egitasmo berria aurkeztu zuen atzo Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak. Programak 0 eta 5 urte bitarteko haurrak dituzten familietan euskararen transmisioa bultzatzea du xede.

Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak Gurasoleku ekimena aurkeztu zuen atzo Amurrion. AEK euskaltegiarekin eta Aiarako Berbalagun programarekin elkarlanean sortutako egitasmoa da, eta honetara batu dira Amurrioko Zabaleko, Mendiko Eskola, Aresketa Ikastola eta Amaurre Ikastetxea eta Tantaka eta Tipi-Tapa haurreskolak.

Helburua da 0-5 urte bitarteko haurrak dituzten familien baitan euskararen transmisioa bultzatzea. Hori lortzeko programak "eragile ezberdinen arteko elkarlana baliatu, sentsibilizazioa landu, marko teoriko bat azaldu eta tresna pertsonalizatuak eskainiko ditu", Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluko kideek azaldu dutenez.

Gurasolekuk 2016an Lasarte-Orian abian jarritako beste egitasmo batean du oinarria. Ikasturte honetan Amurrion abiatu bada ere, datorren ikasturtean eskualdeko 8 udalerritan inplementatzea dute helburu ekimenaren sustatzaileek.

Hiru atal

Programak hiru atal izango ditu, familiak euskararen transmisioan modu integral batean murgiltzeko: Euskara ikasteko bidea ematen duen 'Guraso euskaltegia', mintza praktika egiteko 'Gurasolagun' programa eta aisialdia familian eta euskaraz gozatzeko 'Gurasolagun agenda'.

Urriaren 6ra arte egongo da proiektu aitzindari honetan izena emateko aukera.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide