Garabi batek A-625 errepidea alderik alde zeharkatzen zuen trafiko seinale baten aurka jo du 11:00ak aldera. Talkaren ondorioz, errepide gainera amildu da seinalea.
Ertzaintzak jakinarazi du ez dela zauriturik egon. Seinaleak errepidea oztopatzen du, eta poliziak bide alternatibo bat ireki du trafikoa bideratzeko. Ilara luzeak ari dira sortzen.