Amurrioko PSE-EEk premiazko mozioa aurkeztu du udalean, La Palma irlako erupzioagatik kaltetutako bizilagunei elkartasuna adierazteko. Alderdi sozialistak nabarmendu du hondamendiak 6.000 pertsonaren ebakuazioa eragin duela, eta horietako askok etxea galdu dutela.
Gauzak hala, irlako udalekin harremanetan jartzeko eskatu dio alderdiak udalari, laguntza bide posibleak aztertzeko.
Era berean, La Palmako tokiko erakundeek eta Gurutze Gorriak abiatutako “auzolan ekonomikoan” parte hartzeko deia luzatu diete sozialistek amurrioar guztiei. Hondamendi natural horrek “administrazio publikoen inplikazioa” eskatzen duela nabarmendu du David Romerok. Zinegotzi sozialistak elkartasuna adierazi die sumendiagatik kaltetutako bizilagunei, udalerriei eta laguntza eskaintzen ari diren suhiltzaile zein boluntarioei.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide