Izartzan batu ziren parte hartzaileak, 'Zaindariaren etxea' gisa ezagutzen den aterpean. Hortik abiatu zuten ibilbidea “3D basoan” barrena. Kirolariek hainbat bidetatik jo behar izan zuten, zuhaitzen artean ezkutatutako figurei tiro egiteko.
Giro ona izan zen nagusi goiz osoan zehar, eta bazkaltzeko aukera ere izan zuten bertaratutakoek.
Amurrioko Arku Kirol Taldeak antolatu zuen norgehiagoka. Talde horrek mota horretako hainbat ekimen antolatzen ditu urtean zehar, horietako batzuk oso jendetsuak:
Argazkiak: Txerra Molinuevo