Mendiko Lagunak taldeak ireki du jadanik epea inskripzioa egiteko Gorobel Ibilaldiaren 35. edizioan. Hain zuzen, urriaren 11n abiatu zuten izena emateko epea eta azaroaren 3an amaituko da, hau da, proba baino lau egun lehenago.
Taldeak hiru ibilbide mota prestatu ditu. Alde batetik, 41 kilometrokoa egongo da, baina 25 kilometrokoa eta 10 kilometrokoa betetzeko parada ere emango dute.
Gauzak horrela, 07:00etan abiatuko dira ibilbide luzea egingo dutenak, 08:00etan ibilaldi ertaina egiteari ekingo diotenak eta 10:00etan ibilbide motzeko parte hartzaileak. Urtero bezala, argazki eta bideo lehiaketa deitu du Mendiko Lagunakek.
Aiaraldea Komunikabideak ibilaldian parte hartzeko inskripzioa zozketatuko du urriaren 29an. Izena hemen eman daiteke.