Aldai kalean harrapaketa gertatu da gaur 17:30ak aldera. Zehazki, auto batek bi herritar kolpatu ditu hauek zebrabidea gurutzatzen ari zirelarik. Istripua, dena den, zoritxarraren ondorioa izan da.
Berez, Amurrioko Udaltzaingoak argitu du ispilu baten islak itsutu duela gidaria eta horregatik ez dituela ikusi oinezkoak. Alkoholemia proba arazo gabe gainditu du, adibidez, eta ibilgailuaren abiadura motela zen kolpea izan denean.
Ezbeharra dela medio, udaltzaingoa, Ertzaintza, Aiarako Suhiltzaileak eta bi anbulantzia mobilizatu dira. Harrapatutako bi herritarrek Galdakaoko ospitalean amaitu dute.