AZTARNA ELKARTEA

Onomastika topaketa antolatu du laugarrenez Aztarna elkarteak

Izar Mendiguren Cosgaya 2021ko urr. 27a, 09:28

Parrokia Etxean egingo dira topaketak, azaroaren 6an. / Aiaraldea

Azaroaren 6an egingo dute egun osoko jardunaldia, Amurrioko Parrokia Etxean. Bazkaltzeko aukera ere eskainiko dute.

Etnografia eta toponimia izango ditu ardatz Aztarna elkarteak antolatutako laugarren OnomastikaTopaketak. Azaroaren 6an izango da, Amurrioko Katekesi aretoan.  Parte hartzeko izena ematea ezinbestekoa izango da, kulturetxea@amurrio.org postara mezua bidali behar da horretarako. Bost hitzaldi edo gai entzuteko aukera izango dute bertaratutakoek, orotariko gaiak landuko direlarik:

  • Toponimia, lexikoa eta ez-gramatika (Ander Rios Cubas)
  • Hidronimia, lexikoa eta gramatika (Mikel Martinez Areta)
  • Uskararen eleka. Euskararen biziraupena erronkariarren eguneroko hizkeran (Josune Aznarez Alkat)
  • Erromatarren aurreko erroa duten toponimi pirineoarrak (Juan Carlos Lopez Mugartza Iriarte)
  • Neotoponimia eta toponimia histoirkoa. Adostasun beharra hizkuntza politikan. (Joseba Abaitua Odriozola)

Hizlarien artean esperientzia handiko adituak hurbilduko dira Amurriora, hala nola Ander Rios Cubas Onomastika Elkarteko kidea eta Euskal Filologian lizentziatua, Mikel Martinez Areta EHUko Onomastika eta Hizkuntza irakaslea, Josune Aznarez Alkat Euskal filologoa, Juan Carlos Lopez Mugartza Iriarte Nafarroako Unibertsitate Publikoko ordezkari eta Onomastika Elkarteko presidentea, eta Joseba Abaitua Odriozola Euskal Filologoan lizentziatua eta doktorea, Onomastika Elkarteko kide dena ere.

Aztarnako kideek adierazi dutenez, bazkari batekin bukatuko dute topaketa. 20 euro balioko du janak. Informazio gehiago www.aztarna.es webgunean topatu daiteke.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide