Burubio musika espazio eta elkarteak udazkeneko egitarauaren berri eman du dagoeneko. Guztira, bost saio eskainiko dituzte Amurrioko industriaguneko aretoan abendua bitarte. "Ez galdu urte amaierara arte prestatu dugun programazioa, laster arte!", adierazi dute sare sozialetan. Sarrerak internet bidez erosi ahalko dira, Eventbrite atarian.
10 taldek hartuko dute oholtza, euren zuzenekoak zaleei eskaintzeko:
- Azaroak 20: Endeathed + Nakkiga + Sons Of Decay
- Azaroak 26: Liher
- Abenduak 3: La Excavadora + Yugular
- Abenduak 10: Cobra
- Abenduak 17: Knives + Name Off + Lotura
Hemen ikusi daiteke eskaintza osoa:

Duela bost urte sortu zuten Burubio proiektua, entsegu lokalak, grabaketa estudioa eta kontzertuetarako aretoa eskaintzeko eskualdeari. Geroztik, makina bat jaialdi eta ekimen burutu dituzte bertan: taldeen disko grabaketak, kontzertuak... Horrez gain, Amurrion kontzertu sorta eskaini izan dute udan zehar. Amurriock lehiaketa ere antolatu dute taldeen sorkuntza lanak sustatzeko.