Txirrindulariz bete zen Artomaña atzo arratsaldean. Txirrindularitza eskolentzat egokitu zuten txakolindegiko gunea. "Ingurune pribilejiatu batez gozatzera, eta bide batez, upategia eta mahastia ezagutzera" hurbiltzeko gonbita luzatu zuen ekoizpen guneak iragan astean. Eskualdeko txirrindulari taldeak izan ziren bertan. Amurrioko Elkarteak hartu zuen parte, besteak beste.
Edozelan ere, ez da asteburu ohikoa izan ziklokros zaleentzat. Batetik, Artomañako proba egon zen atzo eta, bestetik, Laudioko nazioarteko ziklokros proba. Amurrioko Txirrindulari Klubak sare sozialetan azpimarratu duenez, gainera, atzoko jardunaldian Asier Beraza taldekidea laugarren sailkatu zen Laudion, eta Iñigo Uria seigarren. Gaur, aldiz, Karrantzan lehiatuko dira gazteak.
Argazkiak: Aimar Gutierrez eta Amurrioko Txirrindulari Elkartea