Amurrioko saltoki batean lapurtzeagatik pertsona bat atxilotu zuen atzo Ertzaintzak. Goizaldean jazo zen gertaera, Larrinaga kaleko saltoki batean osten ari zirenean. Ertzaintzak Aiaraldea Komunikabideari jakinarazi dionez, 4:20ean jaso zuten salaketa deia, eta bertaratu bezain pronto antzeman zuten ustezko lapurra.
Hala, atxilo eraman zuten 22 urteko laguna, "lapurreta saiakera" egotzita. Gozoki denda izan zuten jomuga, eta kalteak jasan ditu establezimenduak. Salaketa jarrita, epaiketa bidean dago kasua jada.