Lehenengo momentutik Giza baliabideekin harremanak, hotzak edo hutsak izan dira. Eman behar dizkiguten datu eta informazio guztiak ez dizkigute bidaltzen, eta eskatzekotan ere, askotan aitzakiak direla medio ere ez dizkigute pasatzen.
Honakoaren adibide izan ahal den kasu bat informazio tabloiarekin gertatutakoa izan zen. Badaude lantegian bertan erabiltzen ez diren tabloiak, eta hitzarmenak begiraturik ikusi genuen bat erabili ahal genuela. Giltza lortu genuen, eta erabilerarekin hasi ginen gure lantegiko kideei informazioa banatzeko.
Asteak igaro eta gero, Giza baliabideetatik abisu bat ailegatu zitzaigun esanez legez kanpo geundela eta enpresaren materiala lapurtzen hari ginela. Enpresaren partetik mehatxu batzuen ostean, tabloiaren erabilera uztea erabaki genuen.
Hori guztia gertatu ondoren, Enpresa plan anitz moldatzen ari da, eta behin eta berriro gure eskaerei uko egiten die, informazioa ez pasatzen, bilerei joateko baimena ukatzen… gure partetik ikusten dugu honela ezin dugula gure lana burutu, ezin diogula gure afiliazioari informazioa eta babesa eman.
Azkeneko puntua izan da Hitzarmenaren negoziazioaren bileretara joatea. Eskatu genuen behintzat entzule moduan joatea, gure ideiak mahai gainean jartzeko aukera izateko, ahotsarekin egoteko, eta ez botoarekin alegia. Azkeneko honetan Enpresak eta Enpresa Batzordeak, batera, gure eskaera alde batera bota zuten.
Hau guztia dela medio pentsatzen dugu enpresak gure lan sindikala gutxietsi egiten duela eta gurekiko tratu inpartziala duela.