Prest dute jada Euskal jaia, urteroko zita berreskuratzeko

Izar Mendiguren Cosgaya 2021ko aza. 11a, 09:57
Garrastatxun egiten dute "Euskal jaia". Irudian, duela 4 urteko erromeria. / Aiaraldea.eus

Larunbatean egingo dute Baranbioko Euskal jaia. Ohi gisa, egun osoko egitaraua prestatu dute antolatzaileek Garrastatxun. 

Pandemiak ez du etenik eragin Baranbioko kulturan. Horren adibide da Euskal Jaia. Larunbatean izango da aurtengo edizioa, hilaren 13an, hain zuzen. Ohiturari jarraiki, Garrastatxuko ermitan elkartuko dira herritarrak.

Dantza plaza eta bertsolariak egongo dira, besteak beste; Andoni Egaña, Sustrai Colina eta 'Patxi eta Konpainia' taldearen eskutik

Bertsoak eta dantzak izango dira osagai nagusi. Alabaina, "Euskaldun bazkaria" deitu dute lehenbizi, 14:30ean alegia. Ondoren, Andoni Egaña eta Sustrai Colina bertsolariak arituko dira giroa berotzen. 18:30ean, berriz, dantza eta erromeria uztartuko dituzte Patxi eta Konpainia taldearen eskutik.

Antolatzaileek iragarri dutenez, bazkarian izena emateko telefonoz deitu behar da aurrez, 620 924 702 zenbakira, alegia.

Berezitasun handi bat du Baranbioko Euskal Jaiak: bazkarian ez dela erdaldunik onartzen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide