Azaroaren 26an Pou anaiak Zaraobe Ikastetxeko areto nagusian egongo dira 19:00etatik aurrera euren liburua aurkezteko. Mendizale, eskalatzaile eta eskiatzaile profesionalak Aúpa Pou: una vida encordados autobiografiari buruz arituko dira.
Testuan euren ibilbide profesionalaren errepasoa egiten dute eta abenturazko generoan kokatu dute. 2000. urtean ekin zioten euren pasioa lana bilakatzeari eta 2003an bete zuten helburua. Geroztik, zazpi kontinenteak zapaldu dituzte eskalatzen eta hamaika lagun egin dituzte.
Hasieran aurkezpena Katekesi Aretoan egin behar zuten baina, edukiera arazoak ekiditeko, Zaraobe Ikastetxeko areto nagusira eraman du Mendiko Lagunakek jarduera.
Sarrera bikoitza eskuratzeko aukera hemen duzue.