Pirritx, Porrotx eta Marimotots Amurrion izango dira azaroaren 28an

Izar Mendiguren Cosgaya 2021ko aza. 20a, 07:22
Iaz izan ezik, urtero eskaini dute emanaldia Amurrion Katxiporretako pailazoek. / Aiaraldea.eus

Astelehenetik aurrera jarriko dira salgai sarrerak Amurrioko Kultura Etxean, 3 euroren truke. Aiaraldea Komunikabideak sarrera bikoitz bat zozkatuko du.

Astelehenetik aurrera jarriko dira salgai Pirritx, Porrotx eta Marimototsen emanaldirako sarrerak. Ikuskizuna azaroaren 28an izango da, 18:00etan kiroldegian. Euskara Arlotik adierazi dutenez, Amurrioko ikasleei eman diete lehenbizi lehentasuna: "2 urteko gelatik LH2 maila bitarteko ikasleek sarrera bikoitz bat dute bermatuta, heldu batekin joan ahal izateko". 

Azaroaren 22tik aurrera hasiko dute 'salmenta irekia' Kultura Etxean, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizunaz gozatu nahi dutenentzat

Dena den, 1.800 lagunentzat egongo da tokia osasun neurriek ahalbidetzen badute, eta ez da aforo arazorik espero. Hala, astelehetik aurrera erosi ahalko dira sarrerak "nahi duen ororentzat".

Sarrerak 3  euroren truke

3€ balioko dute sarrerek, Udalak jakinarazi duenez. Kultura Etxean egingo da salmenta, astelehenetik aurrera. "Egunean bertan ere erosi ahalko dira kiroldegian, aurrez ez badira agortzen", zehaztu dute. Horretarako ordutegia ondorengoa da: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 13:30era, eta 16:00etatik 20:00etara; eta larunbatetan 10:00etatik 14:00etara.

Aiaraldea Komunikabideak sarrera bikoitz bat zozkatuko du erabiltzaileen artean azaroaren 26an. Hemen eman daiteke horretarako izena.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide