Jendetza batu da Amurrioko Txirrindularitza Elkarteko 50. urteurrena ospatzeko

Aitor Aspuru Saez 2021ko aza. 20a, 15:00

Liburua eta dokumentala aurkeztu zuten atzo Amurrio Antzokian eta Mikel Landak edota Miguel Madariagak parte hartu zuten ekitaldian.

Pandemiaren ondorioz atzeratu eta gero, atzo ospatu zuten, azkenean, Amurrio Txirrindularitza Elkarteko 50. urteurrena. Horretarako, liburua eta dokumentala aurkeztu zituzten.

Liburua Alfredo Cerrillok idatzi du eta Amurrioko kirolaren historia zein bizikletarena, oro har, landu du testuetan. Herriko txirrindularitzari buruzko irudi pilo batu eta herrian jazotako hainbat pasadizo bildu ditu. Bernard Hinaultek La Vueltako etapa bat nola irabazi zuen azaldu du Cerrillok, besteak beste, eta egileak uste du txirrindulazaleek izugarri gozatuko dutela lana irakurtzen.

Horrez gain, Txemi Llanok egindako ordu erdiko dokumentala proiektatu zuten atzo. Albizua familia, Ormaetxea anaiak, Fernandez sendia, Luisa Ibarrola edota Izaskun Bengoa dira filmaren protagonistak, elkarteko zuzendaritzan edota eliteko kirolean aritutako beste amurrioarrekin batera.

Baina kanpoko protagonistak ere izan zituen galak. Txemi Kintana aurkezleak galderak egion zizkien Miguel Madariaga Euskadi Fundazioko presidente ohiari eta Mikel Landari. Madariagak aipatu zuen, tamalez, 2022ko Tourra ez dela igaroko Amurriotik, Bilbora joan eta gero estatu frantziarrera itzuliko baita.

Mikel Landak, ordea, aitortu zuen aurtengo Italiako Giroa ezin aproposagoa dela berarentzat, etapa oso menditsuak baititu, eta erlojupeko gutxi.

Amaitzeko, Amurrioko Txirrindularitza Elkarteko kide guztiak igo ziren oholtzara eta oparia jaso zuten, publikoaren txaloekin batera.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide