Grafiti tailerra egin zuten atzo Amurrioko eskola guztiek euskara zabaltzeko. Amurrioko ikastetxe guztietako gazteek hartu zuten parte, eta txandaka igaro ziren San Anton plazatik. Modu horretan osatu zuten grafiti murala. Lelo gisa, "Euskaraz hazi, euskaraz ikasi eta euskaraz bizi" esaldia erabili zuten.
Gaur, berriz, irakurtaldia gauzatuko dute goizean zehar. Ekitaldi guztiak izango dira bertan, euria dela eta. Hain zuzen, 18:30ean kandelen ekimena deitu dute, eta txokolate janarekin bukatuko dute eguna, merkatari elkarteen argi pizte ekitaldiarekin bat eginez.
Argazkiak: Amurrioko Udala