15.000 euroko aurrekontua izango du Amurrioko Udal Musika Eskolak. "Amurrioko sozialistak poztu egiten gara aurrekontu hauek onartu izanaz, eta zentzu horretan, EAJrekin batera eginiko negoziaketari esker, adostasunez onartu da aurrekontua, eraikinaren egungo arazoei aurre egiteko", adierazi du David Romero PSE-EEko zinegotziak.
Hiru pisu eta ganbara -edo atikoa- ditu Udal Musika Eskolak, eta entsegu, jarduera didaktiko eta kontzertu ugari eskaintzen dira bertan. PSE-EEko ordezkarien hitzetan, soluziorik onena beste kokapen bat bilatzea litzateke, "baina lehentasun gisa egungo hutsuneak jorratzea aintzatetsi dugu: itokinak, leiho aldaketak edota mugikortasun mugatua dutenentzat arrapala egitea, besteak beste".
Romeroren ustetan, lortutako konpromiso edo akordioak segurtasun eta egonkortasun markoa ematen die udal zerbitzu eta inbertsioei, "eta era berean, sozialisten funtzioa indartzen du udal kudeaketan, inbertsioen eta politika publikoen berme gisa".