Amurrioko haurrek euskaraz jolasteko aukera izango dute Gabon hauetan. Izan ere, Aspaltza elkarteak ludoteka zerbitzua antolatu du abenduko azken asterako eta 2022ko urtarrilaren hasierarako. Zehazki, abenduaren 27tik 31 arte, eta urtarrilaren 3tik 7ra luzatuko dira ekintzak.
Plazak mugatuak direnez abenduaren 17a baino lehen eman beharko da izena aspaltza@hotmail.com helbidean
Hauxe Da aldizkarian adierazi dutenez, 2 eta 8 urte bitarteko bizilagunei bideratuta dago eskaintza: "Jolas libreko gela, jostailuen gela eta eskulanetararako eta beste jarduera batzuetarako tokia egongo da". Horien artean kokatu dituzte margotzeko txokoak, besteak beste.
Ordutegiari dagokionez, 10:00etatik 13:00etara izango dira ekintzak, eta 4 euro balioko du egun bakoitzak.
Alabaina, plaza mugatuak izanik, beharrezkoa izango da izena ematea abenduaren 17a baino lehen aspaltza@hotmail.com helbidean. Erantsi dutenez, partaidearen izen-abizenak, adina, telefono zenbakia eta jaiotza urtea zehaztu beharko dira mezuan.
Bainuetaibar kaleko 2. zenbakia dago Aspaltzako lokala, eta bertan garatuko dituzte aipatutako ekintzak.