Azken asteetako euriteen ondoren, giro eguzkitsua izan da nagusi Amurrioko Krosaren III. edizioan. Ehunka kirolarik eta ikuslek hartu dute Refor kirol-gunea Oinkariak Atletismo taldeak antolaturiko kirol probaz gozatzeko, bi urteko etenaldiaren ostean.
Lasterketa herrikoiak eman dio hasiera kirol probari, 9:45ean. Kirolariek 5.200 metroko zirkuitua osatu dute, eta Jon Durana eta Nuria Sainz gailendu dira. Euskadiko eta Arabako Txapelketak ere hartu ditu kirol probak. Azken egunetako uholdeen ondorioz, ordea, bertan behera geratu dira eskola kiroleko kategoria guztiak; talde arabarrek zailtasunak izan baitituzte Amurriora arte bertaratzeko.
Argazkiak: Aiaraldea.eus eta Oinkariak Atletismo taldea