Gaur 07:35ak aldera trafiko istripua gertatu da A-624 errepidean, Amurrion, Txozasen garaia deituriko tartean, 33. kilometroan, hain zuzen.
Auto bat bidetik atera eta irauli da. Aiarako Suhiltzaileek argitu dute kolpearen ondorioz bi herritar artatu dituztela larrialdi zerbitzuek eta anbulantziak horietako bat eraman duela ospitalera.
Ertzaintzak jakinarazi du ibilgailua oraindik ez dutela erretiratu eta horregatik eten dutela trafikoa errail batean.