Gaur 18:00etan hasi da Babio Non Stop elkartasun erronkaren edizio berria Amurrio Trail Taldearen eskutik. Dozenaka lagun batu dira Juan Urrutia plazan. Talde argazkia egin ostean, adarren soinua entzun da eta ibilbideari ekin diote.
Batukada batek animatu ditu mendizaleak lehenengo metroetan, herrigunean, eta gero Babioko bidea hartu dute parte-hartzaileek. Orduro talde bat aterako da puntu beretik. Bihar goizerako arte luzatuko da erronka, Babio Igoera hasi arte.
Aurten batzen duten dirua Adela EH-ra bideratuko dute, Alboko Esklerosi Amiotrofikoa pairatzen duten lagunak babesten baititu elkarte horrek.
Argazkiak: Aitor Aspuru Saez