Amurrio Trail taldeak antolatuta, Babioko Igoera burutu zuten asteburu hasieran. Ostegun arratsaldean hasi zen erronka, eta ostirala bitarte orduro igo zen jende talde bat herriko gailurrera.
Euskal Herriko Mendizale Federazioak babestu zuten ekimena, eta Adela EH elkarteari eman zioten bildutako dirua. Ostiral goizean eman zioten amaiera aurtengo edizioari. Aurten zendutako bi kide omendu ostean atera zen azken taldea Babiorantza. Bertan egin zuten talde argazkia:
Amurrio Trail Taldeak esker mezua zabaldu du sare sozialetan, bizilagun ugari batu baitziren ekimenera. "7.218 euro lortu ditugu, eskerrik asko!", azpimarratu dute. Aiaraldea Komunikabideak bideoan jaso zuen jarduera:
Argazkiak: Amurrio Trail Taldea