Amurrioko Bectekada, bertsoz urte berria zipristintzeko prest

Izar Mendiguren Cosgaya 2021ko abe. 27a, 11:39

2018ko jaialdiko artxibo irudi bat. / Aiaraldea.eus

Urtarrilaren 4an izango da Amurrio Antzokian Euskal Herriko bertsolari txapelketako finalisten emanaldia. Aiaraldea Komunikabideak sarrera bikoitz bat zozkatuko du.

Urtarrilaren 4an 19:00etan izango da urtero Amurrio Antzokian antolatzen duten puntako bertso saioa. Izan ere, beste behin ere, Euskal Herriko bertsolari txapelketako finalistak entzuteko aukera izango dute herritarrek bertan. Zehazki, ondorengoak izango dira Naroa Sasieta gai-jartzailearen esanetara arituko diren bertsolariak:

Amurrio Antzokiko webgunean erosi daitezke bertso jaialdirako sarrerak, 8 euroren truke

  • Maialen Lujanbio
  • Igor Elortza
  • Amets Arzallus
  • Sustrai Colina
  • Jon Maia
  • Aitor Sarriegi
  • Aitor Mendiluze
  • Beñat Gaztelumendi

Sarrerek 8 euro balioko dute, eta Kultura Etxean salgai daude dagoeneko. Dena den, online ere egongo da erosteko aukera, Amurrio Antzokiko webgunearen bitartez.  Aiaraldea Komunikabideak sarrera bikoitz bat zozkatuko du irakurleen artean, abenduaren 31n. 

Ez da neguko oporraldian eskualdean antolatutako saio bakarra izango. Izan ere, abenduaren 31n bertso saioa iragarri du Basalarrina elkarteak Laudioko plazan, baserritar eta artisauen azokaren baitan.

Horrez gain, atzo Urduñako bertso-jaialdia ospatu zuten, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Manex Agirre eta Alaia Martinekin.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide