Azken astean argi-mozketa ugari gertatu dira Amurrion. Bereziki nabarmenak izan ziren abenduaren 27an jasandakoak. Aste osoan zehar, ordea, errepikatuz joan dira mozketa hauek. Argi mozketa laburrak dira, minutu gutxiko iraupenekoak, baina egunean zehar hainbatetan errepikatzen direnak.
Haize-boladak sorburu
Amurrioko Udala argindarra kudeatzen duen enpresarekin jarri da harremanetan, arazoaren sorburua zein den identifikatzeko. Adierazitakoaren arabera, azken asteko haize-bolada bortitzak daude mozketa hauen atzean. "Fenomeno meteorologiko honen aurrean, zuhaitzen adarrek linea elektrikoa ukitzen dute eta argi-mozketak eragiten dituzte" azaldu dute Amurrioko Udaleko arduradunek.
Jakinarazi dutenez, argindarra kudeatzen duen enpresako langileak lanean ari dira gorabehera horiek gertatzen ari diren puntu zehatza identifikatu eta hauek ekiditeko asmoz.
#Amurrioko Udala Iberdrolarekin harremanetan jarri da herrian gertatzen ari diren mikroargi-mozketen ondorioz, eta enpresatik adierazi digute haize-boladak direla eta izaten ari direla. pic.twitter.com/mdfppgl4Yn
— Amurrio Udala Ayto (@AmurrioUdala) January 4, 2022