Amets Arzallus, Sustrai Colina, Igor Elortza, Beñat Gaztelumendi, Jon Maia, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze eta Aitor Sarriegi bertsolariek hartu zuten Amurrio Antzokiko oholtza atzo berriro.
Haietako asko ez dira Euskal Herriko Bertso Txapelketako finalean egongo. Gauzak hala, agur moduan baliatu zuten saioa. Izan ere, parte-hartzaileak aldatuko dira hurrengo BECtekadan.
Edonola ere, bertsotan COVID-19 birusak ere hartu zuen protagonismo handia. Halaber, umorerako tartea ere egon zen, Jon Maiak Doraemonen rola bete zuenean, besteak beste.