Aste honetan abiatu dituzte Amurrioko ludoteka atontzeko lanak. Dionisio Aldama kaleko 1. zenbakiko lokalean jarriko dute azpiegitura. Amurrioko Udalak jakinarazi duenez, 5 hilabete beharko dituzte proiektua gauzatzeko, eta 163.749 euroko inbertsioa egingo dute guztira.
Banaketa fisikorik gabeko espazioa
Lokalak 171,15 metroko azalera dauka, eta banaketa fisikorik gabeko espazioa prestatuko dute bertan, jolasteko hiru gunerekin. Espazio zentral bat ere egongo da, komun eta aldagelekin. “Proiektuak aisialdirako gune berria emango die udalerriko haurrei, eta hainbat jolas-jarduera egiteko aukera emango du”, azaldu du Udalak.
Tokiko erakundeak zehaztu duenez, proiektu hau herritarrek hautatu zuten, “2019ko Amurriokoekin aurrekontu parte-hartzaileen programan”.