Emakume txirrindulariak elkartzeko eskualdeko txangoa antolatu du Kuskumendi MBT taldeak

Izar Mendiguren Cosgaya 2022ko urt. 18a, 06:30

Eskualdetik egingo dute itzulia, zehaztu dutenez. / Aiaraldea.eus

Urtarrilaren 30ean izango da hitzordua. Amurriotik aterako dira emakume txirrindulariak, eta goiz osoko zeharkaldia egingo dute.

Emakume txirrindulariak batera ateratzeko ekimena antolatu du Kuskumendi MBT taldeak hilabete amaierarako. Zehazki, urtarrilaren 30ean elkartuko dira. "Amurrioko Kuskumendi Klubetik goiz oso batez eskualdea zeharkatzeko gonbita luzatu nahi dugu", iragarri dute sare sozialetan. Gutxi gorabeherako iraupena ere zehaztu dute: 3-4 orduko txangoa izango da. "Ahalik eta emakume federatu gehien biltzea nahi dugu. Horrenbestez, guztientzat egingarria den ibilbidea osatuko dugu". Errepideko txirrindula baliatuko dute horretarako.

"Ahalik eta emakume federatu gehien biltzea nahi dugu eta, horrenbestez, guztientzat egingarria den ibilbidea osatuko dugu"

Irteera puntua Amurrio izango da, eta interesdunek 610 684 526 zenbakira mezua bidali beharko dute izena emateko, edota elkarteko posta elektronikora idatzi, "ahalik eta zerbitzu onena eskaintzeko".  Izozteen arabera atzeratu daiteke hasiera baina, antolatzaileen esanetan, 10:00ak inguruan abiatuko dira Juan Urrutia plazatik.

Aurreratu dutenez, kotxe baten laguntza izango dute txangoan zehar, "behar den edozertarako babes gisa". Luntxa eskainiko dute eguerdian.

Ekimena geroz eta emakume txirrindulari gehiago daudelako proposatu dute: "Gutxi gara kirol zoragarri hau praktikatzen dugun neskak, eta irteera hau arrakastatsua izatea nahi dugu, eta beste hainbatetan errepikatu horrela, gustuko dugun hori partekatzeko, bizikleta". 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide