Hezkuntza Jardunaldi Irekien XXI. edizioa antolatuko du Aresketa Ikastolak urtarrilaren 24tik 28ra bitartean. Bost hitzaldi eskaini dute guztira, bana egun bakoitzeko. Denak izango dira Amurrioko Katekesi aretoan, 19:00etan, eta COVID-19aren aurkako neurri guztiak indarrean egongo dira.
Ardatz bera izango dute hiru solasaldiek: Ingurumenak hezkuntzan duen garrantzia izango dute hizpide. “Gizakion garapenean zenbait testuinguruk eragiten dute, eta haien elkarrekintzaren emaitza gara pertsonok neurri handi batean”, azaldu dute ikastolako kideek, “giro jakin batean sortu eta hazten gara, hori egia da, baina aldi berean ere giro horrek eraiki, mugatu, zehaztu egiten gaitu”. Gauzak hala, “giro positiboak” sortzeko beharra nabarmendu dute, “haurrak eta nerabeak humanizatuko dituzten eta bizitzarako eraginkortasunez prestatuko dituztenak”.
EGITARAU OSOA
Urtarrilak 24, astelehena
ZAINTZAREN ETIKA BATEN ALDE
NÉLIDA ZAITEGI (Euskadiko Eskola Kontseiluaren lehendakari ohia. Maistra eta pedagogoa, eskola-elkarbizitza positiboaren aitzindaria)
Nork bere burua, elkarren artekoa eta gaixorik dugun etxe amankomunaren zaintza. Konpetentzia “bigunak”, kontzientzia, elkarlana, erantzukidetasuna, jarrera kritikoa, sormena. Balioak kutsatu egiten dira: ingurune hezitzaileak sortu eta zaindu ditzagun.
Urtarrilak 25, asteartea
GORPUTZARI KASU EGINEZ MIRARIAK SORTZEN DIRA
GORKA SAITUA (Pedagogoa - Famili orientatzailea)
Gure nerbio sistema autonomoaren uneko egoeraren arabera seme-alabak eta ikasleak seguru edo mehatxatuak senti daitezke. Baita gu ere beraiekiko. Egoera hauek arautzeko estrategiak azalduko ditugu.
Urtarrilak 26, asteazkena
ZEIN EZ DAGO “BURUTIK SANO”? Gizarte, eskola eta adingabeak
AITOR URIETA (Psikologo klinikoa eta eskola-orientatzailea - psikoterapeuta)
Zer ote da osasun mentala? Bizitzen ari garenari era egokian erantzuteko tentsio emozionalak erregulatzea? Zeintzuk dira egungo gizarteak gure haur eta nerabeengan areagotzen dituen tentsio horiek? Zelan dago lotuta “txarto portatzea” osasun mentalarekin?
Urtarrilak 27, osteguna
EZ DA ERRAZA DOLUAK EGITEN DIGUN MINARI AURRE EGITEA
EIDER AMEZUA (Psikologo klinikoa, psikosomatika)
Bizi eta hezituak izaten garen giroa mota guztietako galerek zeharkatu egiten dute. Nola egiten diogu aurre helduok doluaren bizipenari? Eta, ondorioz, nola eragin eta afektatu egiten ditugu gure haur eta nerabeak?
Urtarrilak 28, ostirala
Z eta Alpha belaunaldiak. AUKERAK ETA ARRISKUAK
ESTIBALIZ LINARES (Gizarte lanean graduatua eta doktorea eta ikertzailea Deustuko Unibertsitatean)
Haur eta gazteek bizi duten errealitatearen ikuspegi konplexua azalduko dugu. Mugikorrak, mota guztietako pantailak, sareak… Identitatean sakondu eta aurre egin eta partekatzeko aukerak, batetik; baita ziberbortxakeria, menpekotasunak eta akosoa, bestetik...