Negu Zeharkaldiaren VI. edizioa egin zuen Mendiko Lagunak taldeak larunbatean. Astunera bidaiatu zuten hainbat mendizalek, elurtutako mendietan barrena aritzeko. Pico Monjes eta Belonseiche gailurrak egin zituzten, eguraldi ona lagun.
Bideoa sareratu dute ibilaldiaren laburpenarekin.
Aurtengo egutegia
Mendiko Lagunakeko kideek aurten egin duten lehen txangoa izan da larunbatekoa. Mendi taldearen batzar orokorra egin zuten iragan urtarrilaren 21an, eta urteko "gutxieneko eta behin behineko egutegia" plazaratu dute dagoeneko. Urteroko dinamikari eutsiko diote aurten ere, irteerak bestelako jarduerekin uztartuta.
Gorobel Ibilaldiaren data zehaztu dute, besteak beste: azaroaren 6an izango da. Hilabete horretan ere egingo dituzte mendi jardunaldiak, 18, 19, 25, eta 26an.
Hala ere, mendi taldeko kideek aurreratu dute beste hainbat irteera eta ikastaro antolatuko dituztela, oraindik egutegian agertzen ez direnak. Era berean, gogorarazi dute bazkide guztiek dutela ekintza berriak proposatu edo antolatzeko aukera.
Argazkiak: Mendiko Lagunak