Atzo gazte batek zauri arinak izan zituen trafiko istripu baten ondorioz. Berez, ziklomotorra gidatzen ari zela herriguneko biribilgune batean -elizatik gertu dagoena-, auto batek ez zuen pasatzen uzteko seinalea errespetatu. Hori dela eta, motor gidaria erori zen, beste ibilgailuaren kontra ez jotzen saiatzen ari zen bitartean.
Kolpearen ondorioz, zauri arinak izan zituen, baina Galdakaoko ospitalera eraman behar izan zuten. Gaur bere familiak herritarren laguntza eskatu du ezbeharra argitzeko eta autoaren arduraduna identifikatzeko.
Norbaitek gertatutakoa ikusi bazuen, 695 455 328 telefono zenbakira deitzeko aukera dauka.